2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
Joluga haize-parkeak ukitutako herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2023ko abuztuaren 30ean egindako bilkura berezian, honako hau onetsi du
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-lurzati batzuk desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar direnak proiektua betearazteko, Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urtez (luzagarria). Ukitutako herri-lurra 2 esparrutan banatzen da, eta 19.028,45 m² hartzen ditu (berekin dakar 18.641,23 m² iraunkorki ukitzea, eta 387,22 m² aldi baterako ukitzea, obra egiteko).
Bigarrena.–Baldintza-agiria onestea, zeinak arautuko baitu desafektatzeko diren lurren erabileraren lagapena.
Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluari.
Laugarrena.–Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, baldin jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten; hala izanez gero, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura. Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Agezan, 2023ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Alejandro Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2312596