188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Enkante publikoa 41 aparkaleku-plaza saltzeko, 1987. lurzatian, 2. poligonoan, 2. azpieremuan, Mutiloako Irulegi Gaztelua plazako eraikinaren 1. sotoan

2023ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa egitea 41 aparkaleku-plaza saltzeko (222. plazatik 265.era, 232., 254. eta 255. plazak izan ezik) 1987. lurzatian, 2. poligonoan, 2. azpieremuan, Mutiloako Irulegi Gaztelua plazako eraikinaren 1. sotoan.

Hasierako prezioa: 7.000,00 euro aparkaleku-plaza bakoitzeko.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2312071