2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑEZKARKO KONTZEJUA
Deialdia, laguntzak eman daitezen Internet instalatzeko (2023). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 714439.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/714439).
Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea Añezkarren erroldatutako familiei laguntzak emateko, Internet konexioaren kontratazioan, instalaziorako eta altaren kuotarako.
Onuradun izateko, eskatzaileek izan behar dute pertsona fisiko adinez nagusiak, edo adingabe emantzipatuak, Añezkarko Kontzejuan erroldatuak. Dirulaguntzaren eskaera egiten den egunean, gutxienez 3 hilabete lehenagotik egon beharko da erroldaturik.
Laguntza bakarra onartuko da etxebizitza bakoitzeko.
Dirulaguntzarako eskabideak aurkezten ahalko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2023ko urriaren 31 arte.
Berriobeitiko udaletxean aurkeztu daitezke eskabideak, kontzejuen bulegoan, edo helbide elektroniko honen bidez: concejos@berrioplano.es. Eskabidea sinatu egin beharko da, eta deialdi honi erantsitako eredu normalizatuaren araberakoa izan beharko du. Eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dira deialdiaren oinarrietan zehazten diren agiri eta argibideak.
Añezkarren, 2023ko abuztuaren 30ean–Kontzejuko burua, Blas Cantero de la Torre.
Iragarkiaren kodea: L2312496