188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egiteko deia eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, proiektu honetan: "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia"

2023ko abuztuaren 29an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 385/2023 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

2022ko ekainaren 28an, IZSAren Administrazio Kontseiluak "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 2.939.360,51 euro da (% 21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2023ko urtarrilaren 30ean egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiak eskuordetuta, "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea da. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 28. zenbakikoan, 2023ko otsailaren 9an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko otsailaren 14an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletxeetako iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei, eta jakinarazpen-iragarkia eman zen argitara, ukitutako baten batentzat, "Estatuko Aldizkari Ofizialean", 2023ko otsailaren 23an.

Jendaurreko epearen barnean, María Paz Zubiri Oláiz andreak alegazioak aurkeztu zituen.

Iruñerriko Zerbitzuak SAk, bere aldetik, 2023ko martxoaren 22ko data duen txostena egin zuen, aurkeztutako alegazioei erantzuteko.

Horrez gain, behin betiko onespenaren aurretik, akordioak lortu ziren ukitutako gehienekin, eta, horrenbestez, behin betiko zerrendan akordiorik lortu ez zen titularrak baino ez ziren sartu.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2023ko martxoaren 27an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, María Paz Zubiri Oláiz andreak aurkeztutako alegazioak gaitzetsi ziren eta "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak SA desjabetzearen onuradunarena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Horrez gain, akordio horretan hitzartu zen Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egiteko. Akordio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 75. zenbakikoan, 2023ko apirilaren 13an, eta 2023ko apirilaren 18ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren (100. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko maiatzaren 12koa).

2023ko abuztuaren 28an, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko zuzendari kudeatzaileak 125/2023 ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da:

1.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.

Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.

2.–María Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea izendatzea onuradunaren peritu, haietako edozein.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egindako eskuordetzean eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" obrari dagokion proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletako alkateei, edo horretarako eskumena ematen dieten zinegotziei, deia egitea, 2023ko urriaren 19an, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzekoak, eta okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Ingurumeneko eta Ibai Parkeko Zerbitzuko ingurumen-teknikaria, haietako edozein.

4. María Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea onuradunaren peritu izendatzea, haietako edozein.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletxeetako eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, dagokien banakako zitazio-zedularen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 31n.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

OKUPATU AURREKO AGIRIAK EGITEA

FINKA

UDAL-BARRUTIA

POLIGONOA

LURZATIA

INTERESDUNAK

DEIAREN DATUAK

TOKIA

49

Tebas-Muru Artederreta

3

223

Tebasko ezezagunak

2023/10/19. 12:30 h

Tebas-Muru Artederretako udaletxea

(Jakinarazpen pertsonala egiteko zailtasuna/ezintasuna).

Iragarkiaren kodea: L2312629