188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa Iruña etorbideko 4an. Hasierako onespena

Tafallako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 10ean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Tafallako 35. poligonoko 3. lurzatirako (Iruñeko etorbidea 4). Xehetasun-azterketa hori 2023ko maiatzaren 22an aurkeztu zuten, eta haren xedea da barneko fatxadan baimendutako gehieneko lerrokadurak aldatzea, eraikina oztopo arkitektonikoak kentzearen arloko araudira egokitzeko obra bat gauzatu ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2312116