2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
6. poligonoko 5016. lurzatiaren zati bat okupatzea, "El Saso" alderdian. Jendaurrean jartzea
Santakarako Udalak, 2023ko abuztuaren 4ko osoko bilkura berezian, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, hasiera batez onetsi zuen 799,83 m²-ren erabilera eta okupazioa adjudikatzea, "El Saso" alderdiko 6. poligonoko 5016. lurzatian, erlezaintzako aprobetxamendua paratzeko.
Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, eta epe horretan interesdunek erabakiaren testu osoa eta hari lotutako dokumentazioa aztertu ahal izanen dute Udaleko Idazkaritzan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2023ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2312117