188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

7. poligonoko 1341. lurzatiaren zati bat okupatzea, Castillo alderdian, erlezaintzako aprobetxamendua paratzeko. Jendaurrean jartzea

Santakarako Udalak, 2023ko abuztuaren 4ko osoko bilkura berezian, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, hasiera batez onetsi zuen 202,42 m²-ren erabilera eta okupazioa adjudikatzea, "El Castillo alderdiko 7. poligonoko 1341. lurzatian, erlezaintzako aprobetxamendua paratzeko.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, eta epe horretan interesdunek erabakiaren testu osoa eta hari lotutako dokumentazioa aztertu ahal izanen dute Udaleko Idazkaritzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2023ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2312115