2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Udalaren ordezkarien izendapena batzorde mistoan, balorazio txostena berrikusteko
Leringo Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen prozedura hastea katastroko balorazio txostena berrikusteko, eta erabaki zuen proiektua prestatzea eta, prestatutakoan, jendaurrean jartzea hogei egunean. Horretarako, iragarkia paratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan (2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 28koa). Halaber, erabaki zuen Udalaren ordezkari izendatzea batzorde mistoan Consuelo Ochoa Resano alkatea eta M.ª Teresa Yerro Gaínza eta Alfonso Carlos Martínez Yanguas zinegotziak.
2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondoren, Leringo Udaleko zinegotzi izateari utzi diote aipatu batzorde mistorako Udalaren ordezkari horietako batzuek.
Hori dela eta, Leringo Udalak, 2023ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen Udalaren ordezkari berriak izendatzea batzorde mistorako; hain zuzen, honako hauek: Consuelo Ochoa Resano, M.ª Esmeralda Masó Cabezón eta Marcelino Azcoiti Alonso. Batzorde hori eratuko da jarraipena egiteko balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari.
Lerinen, 2023ko abuztuaren 31n.–Alkatea, María Teresa Yerro Gaínza.
Iragarkiaren kodea: L2312651