188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente-lanpostu. Akats zuzenketa

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak ebazpen hau eman zuen 2023ko abuztuaren 24an:

Ikusirik Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpena, 2023ko ekainaren 7koa, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente-lanpostu betetzeko deialdiaren oinarriak onesten dituena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2023ko ekainaren 22ko 131. zenbakian argitaratua.

Atzemanda Plangintza eta Koordinazioko Arloko "Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa" lanposturako berariazko gaitegiaren zati bat falta dela, ERABAKITZEN DA:

1. Zuzentzea lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 21 polizia agente-lanpostu betetzeko deialdiaren oinarrietan argitaratutako gaitegia, honako gai hauek gehituta:

LEKUALDATZE LEIHAKETAKO GAITEGIA

BERARIAZKO LEHIAKETA

Plangintza eta koordinazioko arloa

Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa.

1. gaia.–Egile-eskubideak eta irudi-eskubideak. Egile-eskubide motak. Obra-titularraren eskubideak. Lizentziak. Irudi-bankuak. Fotografiatutako pertsonaren irudi-eskubideen babesa. Adingabeen kasua.

2. gaia.–Erakundeen komunikazioa. Definizioa eta lege-esparrua. Helburuak eta erabilitako bitartekoak. Alderdi ekonomikoak. Iruñeko Udalaren komunikazio instituzionala.

3. gaia.–Erakunde publikoen komunikazio-kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Haien ezarpena erakunde espainiar eta nafarretan. Komunikazio-planak. Krisi-komunikazioa. Barne-komunikazioa.

4. gaia: Community Managerraren zeregina. Egitekoak eta erantzukizunak. Community Managerraren gaitasuna eta jarrera. Community Managerraren tresnak. Hootsuite. Tweetdeck. Facebooken Business Manager. Facebooken iragarkien administratzailea. Social Mention. Audiense. Backlinkwatch. Buffer. Metricool. Agorapulse. IFTTT. Twitonomy.

5. gaia.–Twitterra. Web trafikoa. Jarraitzaileak eskuratzea. Hariak, funtzionamendua eta praktika egokiak. Iragarkiak eta kanpainak Twitterren. Twitter Ads. Segmentazioa. Tweetdeck.

2. Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta eskabideak aurkezteko hamabost egun baliodunetako beste epe bat irekitzea, argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe honetan dagoeneko izena eman duten izangaiek ez dute berriz izena eman behar.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 24an.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2312240