1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 2360/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi, eta 2021eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22koan, argitaratu zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, probak gainditu eta lanpostuen baldintzak betetzen zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren pertsonak izendatzeko proposamena argitaratu, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1654/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko izangaiak funtzionario izendatu ziren.
M.ª Victoria Villanueva Fresán andreak, txanda irekiko izangaiak, horretarako zegokion epean borondatezko eszedentzia eskatu du eta eman egin zaio, beste administrazio publiko batean ari baita lanean. Eszedentziak jabetza hartzeko egunetik beretik ditu ondorioak.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea Montserrat Elizondo Leiva andrea sartuz, bera baita prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan lehendik izendatutako izangaien ondo-ondotik ageri dena.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 24an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2312239