186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

377/2023 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2023-2024 ikasturterako tarifak eta kuotak, eta jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: jantokien funtzionamendurako jarraibide batzuk; argitara ematea 2023-2024 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horren truke laguntza duten ikasleek ordaindu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezartzen dena aplikatzen da jarduketa honetan; izan ere, agindu horrek garatzen du Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2023-2024 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2023-2024 ikasturtean jantoki-zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak. Horiek ebazpen honen II. eranskinean daude. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.

3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Eranskinean zehazten da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei eta Zerbitzu Osagarrien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 17an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ANEXO I.–COMEDORES AUTORIZADOS PARA EL CURSO 2023-2024. I. ERANSKINA.–2023-2024 IKASTURTERAKO JANTOKI BAIMENDUAK

Tipo y modalidad de gestión / Kudeaketa mota eta modalitatea

COMARCALES DE GESTIÓN CONTRATADA/ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

COMIDA TRANSPORTADA EN LINEA CALIENTE/JANARIA BEROAN GARRAITZEN DA

ANTZIN

Lokiz HLHIP

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

ELABORACIÓN DE LA COMIDA EN EL CENTRO/JANARIA IKASTETXEAN PRESTATZEN DA

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

AGOITZ

San Miguel HLHIP eta DBHI

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta

Mendaur DBHI

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta

DBHI

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta

DBHI.

LEITZA

Erleta HLHIP

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MUTILOA

Irulegi HLHIP

San Pedro HLHIP

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta

DBHI

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

GARES

Garesko HLHIP

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta Ainariak DBHI

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta DBHI

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRI

Las Améscoas HLHIP

ORDINARIOS DE GESTIÓN CONTRATADA/ ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

COMIDA TRANSPORTADA EN LINEA CALIENTE/ JANARIA BEROAN GARRAITZEN DA

ALLO

La Cruz HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

ARROITZ

La Balsa HLHIP

AURIZBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

GARTZAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

IGANTZI

HLHIP

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ-MUGAIRI

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Paderborn Víctor Pradera HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Úriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

ELABORACIÓN DE LA COMIDA EN EL CENTRO/JANARIA IKASTETXEAN PRESTATZEN DA

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ARBIZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRATZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA.–ESKOLA-JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

1.–Sarrera. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.

Garraioa erabiltzen duten ikasleentzako eta/edo Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Lehen Hezkuntza ikasten ari diren ekonomia egoera ahuleko ikasleentzako jantoki-laguntzak, 2023-2024 ikasturterako, honela emanen dira hasiera batean:

  • 114 egunetarako ikasturte bakoitzean, urritik maiatzera, astean 4 egunetan, eskolaldi jarraitua edo zatitua duten Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualde-ikastetxeetan eta jantoki arruntak dituzten ikastetxeetan. Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualde-ikastetxeek eta, horrez gain, DBH edo DBHko lehen zikloa ere ematen dutenek jantoki-zerbitzua emanen dute, garraio partekatuaren antolamenduak sor ditzakeen premien arabera.
  • 175 egunetarako ikasturte bakoitzean, irailetik ekainera, Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan.

Jantokiko laguntzak emanen dira eskolaldi zatitua duten ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak edo eskola-jarduerak baldin badaude arratsaldez. Jarduera horietara joaten ez diren ikasleek jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.

Abenduaren 22a eta martxoaren 27a eskola-egunak izanen dira goizez bakarrik, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 148/2023 Ebazpenak ezartzen duen bezala. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak onesten dira 2023-2024 ikasturterako. Beraz, egun horietan ez da diruz lagundutako jantoki-zerbitzurik egonen.

Era berean, eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, garraio hori erabiltzen ez badute, jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.

Jantoki-zerbitzua kudeatu eta antolatzeko beharrezkoa da jarraibide batzuk ezartzea, bai eta eranskinak ere, aurkeztu beharko dituztenak, hala ikastetxeek nola Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroak (NHEBZ), behar den informazioa eskuratzeko. Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datuak, ebazpen honetako eranskinak erabiliz eta adierazten diren egunetan.

Informazioa ikastetxe bakoitzak aurkeztuko du (eskualdekoa zein arrunta), helbide elektroniko honetara bidaliz: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa da jantokirako laguntzen gaineko egiaztapenak eta ordainketak egiteko, bat etorriz maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez garatu zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.

Era berean, ikastetxe guztiek, arruntak nahiz eskualdekoak, posta elektronikoz bidali beharko dituzte ikasle bazkaltiarren kuotak onesten dituzten eskola-kontseiluen aktak.

Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena eta ikasturtea, bai eta informazioa zein egunetan ematen den ere.

2.–Haborokinak eta kuotak.

Eskualdeko jantokien kasuan, III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak eskualdeko jantokietako administratzaileentzat, arduradunentzat, eta zaintzaileentzat, azken horiek ikastetxeko irakasleak badira. Zenbateko horiek jantoki-zerbitzua erabiltzen duen guztizko ikasle kopuruaren araberakoak dira. Konpentsazio horiek, ordainsariak direnez, nominaren bitartez ordainduko dira, urteko ekitaldi bakoitzerako onesten den Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Ezin izanen da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jaso ikastetxeko inongo kontu korronteren kontura.

Eskualdeko jantokietan, garraioa erabiltzen duten ikasleek eta ekonomia egoera ahulean daudenek eguneko 2,00 euroko kuota ordainduko dute jantoki-zerbitzua ematen den astegunetan, salbu eta zerbitzua gurasoen elkarteak antolatzen duen egunetan.

3.–Jantokia erabiltzen duten ikasleak.

IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (dirulaguntzarik gabea, garraio antolatua, garraiorako banako laguntza, ekonomia egoera ahula, edo ekonomia egoera ahulekoa izanik garraioa erabiltzen duena), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola-jantokira benetan joandako egun kopurua). IV. eranskineko bertaratze datuak igortzea beharrezkoa da, kasu guztietan, diruz lagundutako ikasleen jantokirako laguntzak ordaintzeko.

Eskualdekoak eta arruntak. Jantokirako laguntzak hiru hilean behin ordainduko dira, eta horretarako, ikastetxeetako zuzendariek jantokirako laguntza eskatzen duten ikasleen izen-zerrenda igorriko dute, aurrez, Zerbitzu Osagarrien Atalera. Horretarako, hiruhileko bakoitza amaitutakoan, hiru hilabete horietako zerbitzu-egunetan jantokia erabili duten ikasleen zerrenda igorriko dute.

Jantokira ez agertzeagatik doikuntzak eginen dira, eta bestelako arrazoi batzuk ere izan daitezke tartean. Hezkuntza Departamentuak, oro har, absentzia-egunei eta noizean behin jantokira joaten ez diren ikasleei lotutako gastuaren zati bat hartuko du bere gain (begiraleak). Alde horretatik, noizbehinkako absentismotzat hartuko da ikasturtean zehar egindako hutsegiteak jantoki-egun guztien %20 baino gutxiago izatea. Kasu horietan, bazkaltiar bakoitzeko 2,00 euro ordainduko dira (ez da dirulaguntzaren modulu osoa deskontatuko, baizik eta modulua ken 2,00 euro). %20 hori gainditzen duten ikasleen absentismoa ez da noizbehinkakotzat hartuko, orokortutzat baizik, eta ez du inolako konpentsaziorik sortuko Hezkuntza Departamentuaren aldetik; hala ere, eskola-kontseiluaren bidez, zaintzaileen zati proportzionala kobratzen ahalko zaie familiei, zerbitzatu gabeko menurik gabe, baita zerbitzua ematen ez den egunetan ere, ikaslea jantokira joanen ez dela aldez aurretik jakinarazi ez delako. 2023-2024 ikasturteari dagokion doikuntza 2024-2025 ikasturtekoa ordaintzean eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

Oso garrantzitsua: nahiz eta emandako bertaratze datuek aditzera eman diruz lagundutako bazkaltiarrek %100ean erabili dutela zerbitzua, inguruabar hori ez bada frogatzen, dagokion hiruhilekoko laguntzaren zenbatekoaren %75 ordainduko da bakarrik. Izan ere, IV. eranskinean eta Educako bertaratze datuetan dauden desberdintasunak alderatuko dira. Datuak behar bezala justifikatzen direnean, behar diren gainerako laguntzak ordainduko dira.

Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia egoera ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko, laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan. Ekonomia egoera ahulean dauden ikasleek garraioa erabiltzen badute, bi baldintza horiek betetzen direla adieraziko da, eta, halaber, aurkeztu beharko dira mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak.

Eskola-kontseiluek baja ematen ahalko diete jantokian izena emanda dauden ikasleei, ordaintzen ez badute edo sistematikoki jantokira huts egiten badute aldez aurretik jakinarazi gabe.

Absentzia sistematikoen kasuan, aldez aurretik abisatu gabekoak badira, ez da jantokiko laguntza ordainduko, eta familiak gastua osorik bere gain hartu beharko du, eta hala ezarri beharko du eskola-kontseiluak jantokiko kuotak onestean.

Zaintza partekatua duten guraso dibortziatuak: jantokiko laguntzaren %100 ordainduko da, baldin eta bi gurasoak badira ekonomia ahuleko egoeran daudenak. Bietako bat bakarrik bada, aipatutako laguntzaren %50 ordainduko da.

Garraio zerbitzuko eserleku hutsak erabiltzen dituzten ikasleak jantoki-zerbitzuan "dirulaguntzarik gabekotzat" hartuko dira.

V. eranskinean jasotzen da jantokia erabiltzen duten ikasleen kopuruaren laburpena, mailaz maila:

1. Garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua (barne harturik garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiorako banako laguntza jasotzen dutenak, baina ez eserleku hutsak erabiltzen dituztenak).

2. Ekonomia egoera ahuleko ikasleen kopurua.

3. Ekonomia egoera ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua (ikasleek bi baldintzak bete behar dituzte).

4. Dirulaguntzarik gabeko ikasleen kopurua.

5. Jantokia erabiltzen duten ikasleen guztizko kopurua (dirulaguntzadunak eta dirulaguntzarik gabekoak).

4.–Ikastetxeko zuzendaria / guraso-elkarteko lehendakaria, arduraduna, administratzailea eta zaintzailea.

Eskualdeko jantokien kasuan bakarrik, VI. eranskinean jakinaraziko dira ikastetxeko langile hauen datuak: jantokiko arduraduna, administratzailea eta, baldin badago, irakasle zaintzailea. Datu horiek irailaren 8tik 15era igorri beharko dira, haborokinak nominan ordaindu ahal izateko.

Administratzaileak eta arduradunak ezin izanen dute %50etik beherako lanaldia izan. Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.

Gogorarazten da otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duenak, 30. artikuluan zuzendariaren eskumenak ezartzen dituela, besteak beste:

–Hezkuntzako agintari eskudunek eskatzen dizkioten argibideak ematea.

–Eskola-jantokiaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak gainbegiratzea, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta hura garatzeko jarraibideetan ezarritako baldintzetan, eta zerbitzuaren funtzionamendu desegokiko egoerak zuzentzeko jarraibideak emateko ahalmena.

Beraz, ez dira guraso-elkarteak, ikastetxeak baizik, informazioa Zerbitzu Osagarrien Atalari helaraziko diotenak, berrikusi eta baliozkotu ondoren.

4.1. Eginkizunak.

246/1991 Foru Dekretuan ezarrita daude ikastetxeko zuzendariaren / guraso-elkarteko lehendakariaren eginkizunak, arduradunarenak, administratzailearenak eta irakasle-zaintzailearenak. Foru dekretu horren bidez arautzen dira, derrigorrezko irakaskuntza mailetan, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Hona hemen eginkizun horiek:

1. Eskualdeko jantokien kasuan, ikastetxeko zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, ardura duen guraso-elkarteko lehendakariak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten langileen buru izatea.

b) Gainbegiratzea jantokian hartu beharreko neurriak, garbitasunari, osasunari eta segurtasunari dagozkienak.

c) Kontrolatzea nola eramaten den kontabilitatea, eta jantokiaren antolamendua gainbegiratzea.

2. Jantokiko arduradunari eginkizun hauek dagozkio:

a) Jantoki-zerbitzua antolatzea:

–Zerbitzu Osagarrien Atalarekin elkarlanean aritzea, kontratua behar bezala gauzatzen dela gainbegiratzeko, bereziki menu eta elikagaiei lotutakoa betetzeari dagokionez.

–Zerbitzu Osagarrien Atalari aurreko atalean adierazitakoarekiko edozein gorabeheraren berri ematea, gorabeheren eguneroko inkestaren bidez, gaitutako formularioa erabiliz.

–Gainbegiratzea eta kontrolatzea jantokia erabiltzen duten ikasle dirulaguntzadunen bertaratzeak eta absentismoa.

b) Zaintzea jantokian garbitasuna eta segurtasuna bermatzen direla.

c) Inbentarioa egitea, 11. atalean ezartzen den bezala.

Arduradunak erabiltzaileekin batera bazkalduko du, eta eskubidea izanen du jantoki-zerbitzua doan erabiltzeko.

3. Administratzaileari eginkizun hauek dagozkio:

a) Ordainketak agintzea eta horien frogagiriak aurkeztea eskola-kontseiluko ekonomia batzordean.

b) Kobrantzak egitea eta jantokiaren kontuan sartzea, eta horien frogagiriak entregatzea kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzen dituztenei eta eskola-kontseiluko ekonomia batzordeari.

c) Kontabilitatea eramatea.

d) Minutak egitea, eskola-kontseiluko ekonomia batzordeak ematen dituen jarraibideen arabera.

Inork ez badu bere burua aurkezten eskualdeko jantokietako arduradun edo administratzaile kargua betetzeko, eskola-kontseiluak izendatuko ditu kargu horien titularrak, eta nahitaezkoa izanen da horiek betetzea.

4. Irakasle zaintzaileek zainduko dute bazkaltiarren jokabidea egokia dela, eta zerbitzuak emanen dituzte ikasleek bazkaldu bitartean eta bazkaldu aurreko eta ondoko aisialdian.

4.2.- Ratioak.

Jantokiko begirale-ratioak ezartzeko, kontuan hartuko da zer dioten oinarri arautzaileek, 2023-2024 ikasturteko zerbitzua ematen den bitartean eskualdeko eskola-jantoki osasungarri eta jasangarrien zerbitzuen kontratazioaren gainekoek.

Taula honetan ematen dira ezarritako ratioak:

RATIOAREN ALDAGAIAK

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

20

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

15

Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

30

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

20

Ratioa DBHn

30

Ratioaren frakzioa DBHn

20

Oro har, zaintzaileen denbora egunean 2 ordukoa izanen da, non ez den erabakitzen behar justifikatua dagoela ikasleekin denbora gehiago izateko (jantokiko hainbat txanda daudelako, 2021-2022 ikasturteko kontratu-esleipenetan ordu-karga handiagoa izateagatik, higiene- eta osasun-neurri berriak aplikatzeko beharragatik, eta abarrengatik).

Beste zaintzaile bat jarriko da, bi kasu hauetako batean:

a) bazkaltiarren kopuruaren arabera eta ratioak aplikatuta ez bada gutxienez zaintzaile bat lortzen.

b) ikasle bazkaltiarren guztizko kopuruaren eta zaintzaile kopurua maila bakoitzeko ratioarekin biderkatzearen emaitzaren baturaren arteko aldea 20 edo handiagoa bada.

Ikasleen guraso-elkarteak kontratatu eta finantzatuko ditu sukaldeko eta jantokiko langileen baldintzetan edo zerbitzuaren bestelako alderdiren batean egiten diren zabalpenak edo hobekuntzak, eskola-kontseiluak proposamena egin eta harekin akordioa lortu ostean. Ezin izanen da inola ere jantokiaren kontua erabili kontzeptu horiengatiko ordainketak egiteko.

5.–Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.

VII. eranskinean adieraziko dira eskolen hasiera eta amaiera orduak, bai eta jantoki-zerbitzuaren ordutegiaren hasiera eta bukaera (diruz lagundutako egunak), hori ikastetxe bakoitzari dagozkion hezkuntza maila bakoitzeko, txanda bakoitzeko (halakorik bada) eta astegun bakoitzeko. Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeen kasuan, horiez gain, berariaz adierazi beharko da zein egunetan erabiltzen duten ikasleek jantoki-zerbitzua. Modu horretan ez da alferrikako doikuntzarik egin beharko hiruhilekoko ordainketetan. Informazioa, IV. eta V. eranskinetan emandako datuekin batera bidaliko da, irailaren 20a baino lehen eskualdeko jantokietan, eta azaroaren 3ra arte jantoki arruntetan.

6.–Informazioa bidaltzeko egutegia.

INFORMAZIOA IGORTZEKO EGUNAK

ERANSKINAK

ESKUALDEKO JANTOKIAK

JANTOKI ARRUNTAK

2023ko irailaren 8tik 15era

VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko irakasle-zaintzaileak. 2023-2024 ikasturtea.

2023ko irailaren 11tik 20ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda. 2023-2024 ikasturtea. Begiraleen eta dirulaguntza moduluaren kalkulua.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpena (2023-2024 ikasturtea).

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia (2023-2024 ikasturtea).

2023ko urriaren 23tik azaroaren 3ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea. 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda (2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak. 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia (2023-2024 ikasturtea).

2024ko urtarrilaren 8tik 19ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea eta 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa doitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea eta 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa doitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

2024ko apirilaren 9tik 19ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea eta 2023-2024 ikasturteko 2. hiruhilekoa doitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2023-2024 ikasturteko 2. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea eta 2023-2024 ikasturteko 2. hiruhilekoa doitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2023-2024 ikasturteko 2. hiruhilekoa).

2024ko ekainaren 10etik 24ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea (2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda eguneratzea (2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

Aldaketa nabarmenik gertatzen bada, salbuespen gisa, ezarritako datetatik kanpo igortzen ahalko dira bazkaltiarrei buruzko datuak.

7.–Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko jantokien kontuak.

Jantokiaren arduradunak aldatzen badira, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, baita Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari ere, aldatu dezan jantokiaren kontu korrontea erabili ahal izateko sinadura baimendua.

Eskualdeko jantokien jantokiaren kontuan egiten diren karguak izanen dira bakarrik otordu-zerbitzua emateari dagozkionak. Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz beste kontzeptu batzuk, esate baterako:

–Material informatikoa eta aisialdirako materiala (jolasak, liburuak, etab.).

–Laneko arropa, higiene neurrietarako produktuak eta jantokiarekin lotuta ez dauden beste batzuk.

–Menuan sartuta ez dauden elikagaiak (litxarreriak, krispetak, ekitaldiak egiteko txistorra edo txokolatea eta antzekoak)

–Gabonsariak eta opariak.

–Farmaziako eta norberaren garbiketarako produktuak.

–Jantokia ez den beste gune batzuk (jolastokiak, hesiak, muralak, hiri altzariak, jolasguneak) edo baimenik gabeko jantokiak egokitzeak eragindako gastuak.

–Arratoi- eta intsektu-garbiketa.

–Beste kontu batzuen jardueretarako gastuen aurrerakinak.

–Guraso-elkarteak antolatutako jarduerak (ludotekak, tailerrak, paella-janak... eta horiei lotutako begiraleak).

–Ikastetxearen jantokiaz arduratzen diren langileei (administratzaileak eta jantokiko arduradunak) egindako ordainketak.

–Aseguruak.

Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiaren kontuak eta eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira, justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa.

Urtero, irailaren 30a baino lehen, jantokietako arduradunek Zerbitzu Osagarrien Atalera igorriko dute jantokiaren balantze ekonomikoaren akta, aurreko ikasturtekoa, eskola-kontseiluak onetsi ondoren, lehenago aipatutako maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Agindua ezarritakoarekin bat.

Gastuen gaineko kontrol handiagoa izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.

Bat etorriz Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 5. artikuluko 12. atalean ezarritakoarekin, jantokiko kontuetako diru-soberakinak erabiltzen ahalko dira bazkaltiarren kuotak beheititzeko. Era berean, soilik jantokirako diren tresneria, altzariak eta ekipamendua erosteko erabiltzen ahalko dira, zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa ez bada (BEZa gehituta), eta konpromisoa hartuko dute jantokia erabiltzen duten ikasleei kuotak ez igotzeko horiek gertatzen diren ikasturtean. 5.000 eurotik gorako zenbatekoetarako, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko da.

8.–Garbiketarako materiala eta kontsumoak.

Bat etorriz uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrera eta gastuen araubidea), oro har, ez dira gastu-orrietan sartuko gastu hauek: higiezinen mantentze, kontserbatze eta zaintze lanei bideratutakoak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan. Izan ere, ikastetxeen eraikinen titularrak diren tokiko entitateei dagokie zerbitzu horiek ordaintzea. Besteak beste, gastu horien barruan daude energia elektrikoaren hornidura, ura, berogailua eta garbiketa. Inola ere ez dira ordainduko ikastetxeko jantokiaren kontutik.

Ikastetxeak jantokiaren kontuaren kargura emanen du jantoki-zerbitzuko garbiketa-materiala, eta ezin izanen da gastu gisa sartu ikastetxearen funtzionamendu-gastuen kontuan; halaxe izanen da, bete dadin Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 18ko 196/1993 Foru Aginduak, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren manu jakin batzuk garatzen dituenak, lehenengo atalean xedatutakoa (foru dekretu horrek arautu egin zituen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrerak eta gastuak).

9.–Enpresa esleipendunei ordaintzeko modua.

Egindako zerbitzuengatik enpresa esleipendunei ordaindu beharreko fakturak hiru ordainketatan pagatuko dira, ikasturtean zehar. Kasuan kasuko denbora-epearen aurre-aurretik benetan egindako zerbitzuengatik jaulkiko dira fakturak:

–Abenduan ordainduko dira irail, urri, azaro eta abenduan egindako zerbitzuak.

–Apirilean ordainduko dira urtarril, otsail eta martxoan egindako zerbitzuak.

–Ekainean ordainduko dira apiril, maiatz eta ekainean emandako zerbitzuak.

10.–Segurtasuna eta higienea.

Ikasturte bakoitzean lokalak desinfektatuko dira eta instalazioak, etxetresna elektrikoak eta sukaldeko tresnak egoera onean daudela egiaztatuko da.

Jantoki/sukaldean egiten diren osasun publikoko ikuskapenen berri eman beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari.

Izurriteen kontrol-erregistroa egin beharko da.

11.–Inbentarioa.

Eskualdeko jantokietan, ikasturtearen hasieran eta amaieran, jantokiko arduradunak sukaldeko ekipamenduaren (mota guztietako etxetresna elektrikoak barne) eta tresneriaren (eltzeak, zartaginak, zaliak, etab., baxera eta mahai-tresnak izan ezik) inbentarioa eginen du. Behar bezala artxibatu beharko da, berrikuspenak, ikuskapenak eta abar egin ahal izateko.

III. ERANSKINA.–2023-2024 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO KUOTAK ETA HABOROKINAK. ESKOLA-JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

IKASLE ONURADUNENTZAT BAIMENDUTAKO KUOTAK, ESKUALDEKO JANTOKIAK

Ikasle bakoitzeko, egunero: 2,00 euro.

NAFARROAKO GOBERNUAREN MODULU EKONOMIKOA

Eskualdeko
jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko

Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta ez bazaio kalterik eragiten eskola-jantokien partidarekin finantzatutako beste ezein jarduerari, jantokiko kontuetako defizitak konpentsatzen ahalko dira, baldin eta halakorik sortzen bada garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek, egoera sozioekonomiko ahulean egonik, ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak. Horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, egoera hori berariaz frogatzen duena.

EGUNEKO BAIMENDURIKO HABOROKINAK, ZENBATEKO GORDINETAN

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen 12. artikuluan ("Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak") xedatutakoaren arabera, eta uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan, Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituenean, eta dekretu horrek xedatutakoa garatzen duen Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiazki emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

0-80

18,17 euro

16,06 euro

18,17 euro

81-160

20,28 euro

16,06 euro

18,17 euro

161-240

21,76 euro

18,00 euro

18,17 euro

+240

22,50 euro

20,62 euro

18,17 euro

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira.

IV. ERANSKINA.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen-zerrenda.

V. ERANSKINA.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak.

VI. ERANSKINA.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak.

VII. ERANSKINA.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.

Deskargatu IV. eranskinetik VII.era bitartekoak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2312046