186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

147C/2023 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana; honen bidez erregistratu, gordailatu eta argitaratzen da Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegiak Valtierrako Udaleko funtzionario, langile administrazio kontratudun eta langile lan kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoari buruz emandako epaia.

Ikusirik Iruñeko Administrazioarekiko Auziekiko 3. Epaitegiaren 87/2023 epaiaren epaitza, 2023ko apirilaren 11koa, berreroria 351/2022 Prozedura Laburtuan, jarraitua Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Valtierrako Udaleko funtzionario, langile administrazio kontratudun eta langile lan kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoari buruzkoan (kode zenbakia 31100040142022); Nafarroako 153. Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abuztuaren 2an.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, han ezarri baitzen onesten diren akordioak eta egiten diren itunak Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan aipatzen den bulego publikora bidali behar direla eta berehala argitaratuko direla Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 166.3 artikuluan xedatutakoa era berean aplikatuz, horretan ezartzen baita epai baten bidez osorik edo partez baliogabetzen bada aurkaratutako hitzarmen kolektiboa, eta hitzarmen hori argitaratu baldin bada, argitaratu zen aldizkari ofizial berean argitaratu beharko dela epaia, hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruz maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.3.b) artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegiak 2023ko apirilaren 11n emandako 87/2023 epaia, berreroria 0000351/2022 prozeduran, Valtierrako Udaleko funtzionario, langile administrazio kontratudun eta langile lan kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoari buruzkoan, inskribatu dadin Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko uztailaren12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

000087/2023 epaia (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2311113