186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kirolgunea

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta horrekin bat datozenak (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua eta horrekin bat datozenak:

Eskatzailea/sustatzailea: Lizasoko Kontzejua.

Jarduera: Kirolgunea paratzea Kuartelenea eraikinean.

Tokia: 2. poligonoko 302. lurzatia - Lizaso (Ultzama).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2312146