186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Gimnasioa

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzitza delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2023ko apirilaren 14n:

RUS 14-ABR-23 (11/US).

Ikusirik LIO/2023/613 espedientea, José Javier Pedrosa Iturriak sustatutakoa, Navarra Fitness Club SLren izenean. Bertan eskatu egiten ditu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokala egokitzeko gimnasiorako, Katalunia kalea 2, behean. Ikusirik, gainera, udalaren txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eginen dira eskatutakoaren arabera, baita atxikitako agirien eta hemen adierazitako baldintzen arabera ere. Berriz izapidetu beharko da edozein obra osagarri.

Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50 m-tik gorako altueran. Zarata eta bibrazioa behar bezala isolatzeko behar diren isilgailuak eta babes akustikoko neurriak jarriko dira. 6/2002 Foru Dekretuaren eta Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren arabera, lokalaren barnean jarri beharko da airea ateratzeko instalazioaren kanpoko ekipoa. Aire-deskargak eginen dira dagozkion tamainako dezelerazio-plenum baten eta irteera horizontaleko lamazko sareta baten bidez. Airearen irteera-abiadura 3 m/s baino txikiagoa izan behar da, eta emaria 1 m³/s baino txikiagoa.

Ekipamendu mekanikoek nahiz jarduerak berak funtzionamendu eraginkorrean sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak. Aipatutako araudiaren immisio-mugen barruan mantenduko dira aireko zarata, inpaktu-zarata eta bibrazioak, eta arreta berezia jarriko da jardueraren ondoan dauden etxebizitzetan.

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren arabera, errotuluak lokalaren fatxadak dituen txokoetan jarriko dira, eta ez dira eraikinaren egitura-euskarritik 10 cm baino gehiago aterako. Ez da banderolarik jarriko.

Lizentzia honek ez du babesten fatxadan eguzki-oihalik jartzea. Jartzeko, dagokion obra-lizentzia eskatu beharko da.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak dituen eraikitzaile bat kontratatu beharko da. Eraikitzaileak behar bezala inskribatuta egon behar du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 6 hilabetekoa obrak amaitzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak amaitu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Egunean zehar eginen dira obrak, 7:00ak eta 23:00ak bitarte.

Lokalaren gehieneko edukiera: 36 pertsona.

Obrak amaitu ondoren, honako hauek egin beharko dira: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, jarraikiz xedatutakoari martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312093