186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Ibilgailuen mekanika eta elektrizitate lantegia

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzitza delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2023ko apirilaren 21ean:

RUS 21-ABR-23 (11/US).

Ikusirik LIO/2023/350 espedientea, José Ramón Salinas Arconadak sustatutakoa, Rubén López Aristreguiren izenean. Bertan eskatu egiten ditu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokala egokitzeko ibilgailuen mekanika eta elektrizitate lantegirako, Agiotz kalea 18, behean. Ikusirik, gainera, udalaren txosten teknikoak, ebatzi dut:

1.–Aurkeztutako alegazioei dagokienez, horien berri eman zaio sustatzaileari, eta honako hau erantzun du 2023ko martxoaren 18ko idazki baten bidez:

Espedienteko dokumentu guztiak aztertu ondoren, honako hau jakinaraztea alegazioa egin dutenei:

–Espedientean teknikari eskudunak sinatutako dokumentazio teknikoa dago, zarataren eta isolamendu akustikoaren arloan aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzen duena.

–Espedientean proiektu estrategikoen, mugikortasunaren eta jasangarritasunaren Alorraren txostena dago, 2023ko otsailaren 24koa, igarotze-lizentzia izatearen aldekoa.

2.–Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Aintzat hartuko dira eskualdeko Mankomunitateak emandako txostenetan adierazitako baldintzak, eta, hartara, jakinarazten dira.

Ekipamendu mekanikoek nahiz jarduerak berak funtzionamendu eraginkorrean sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan zein 135/89 Foru Dekretuan ezarritako zehaztapenak.

Makina guztiak lurrean jarriko dira ainguraketarik eta zuzeneko euskarririk gabe, eta dagozkion motelgailu edo bibrazioaren aurkako gailuak jarriko dira. Ez dira pareta edo zutabeetara lotuko. Instalatutako ekipoak pareta edo zutabeetatik 70 cm-ra egonen dira gutxienez. Hodi eta tutuetarako zein landatzeetarako konexioak elastikoak izanen dira.

Une oro aurkeztutako dokumentuetan jasotako suteen aurkako prebentziorako neurriak instalatu eta mantenduko dira.

Fatxadan egingo den edozein jarduketa eginen da Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 128. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lizentzia hauek ez dute babesten fatxadan errotuluak jartzea. Jartzeko, dagokion obra lizentzia laburtua eskatu beharko da.

Jarduketa honek ez du barne hartzen bide publikoan lan egitea.

Igarotze-lizentzia eskatuko bada (ibia), dagokion izapidea egin beharko da, Trafikoari buruzko udal ordenantzak ezarritakoaren arabera.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak dituen eraikitzaile bat kontratatu beharko da. Eraikitzaileak inskribatuta egon behar du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak amaitzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak amaitu ez badira.

3.–Jabari publikoaren okupazioari dagokionez, eremua behar bezala seinaleztatuta egon beharko da, eta oinezkoen pasabideak zabalera nahikoa izan beharko du. Gainera, bermatu egin beharko da eraikineko lokal, atari eta beste edozein sarbide edo irteera libre daudela.

Erabiliko diren konponbideek oinezkoen zirkulaziorako baldintza egokiak bermatu beharko dituzte.

Udalak eskatzen badu, okupazioa kendu beharko da.

Jabari publikoa okupatu baino lehen Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio, okupazioa egokitzeko oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren beharren arabera.

Zuhaitz, parterre edo beste landare elementuren bat kaltetzeko aukera badago, Lorezaintza Udal Zerbitzuari deitu beharko zaio.

Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua amaitu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da, eta, bertan, jaso beharko dira dagozkion tasak kitatu ahal izateko denbora (hasierako data eta amaierako data) eta okupatutako azalera. Partikularrak Udalari gorabehera horren berri ematen dionean amaituko da okupazioa edo aprobetxamendua (Ordenantza Fiskal Arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zehatzeko moduko zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenen arabera.

Obrak amaitu ondoren, honako hauek egin beharko dira: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, jarraikiz xedatutakoari martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312092