186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKAKO KONTZEJUA

Laborantzako herri-lurzatiak adjudikatzea herritarrei

Lorkako Kontzejuak 2023ko abuztuaren 3ko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak laborantzako herri-lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioko modalitatean. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, aipatzen direnak Lorkako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Lorkan, 2023ko uztailaren 17an.–Kontzejuburua, Fernando Lizasoain Urra.

Iragarkiaren kodea: L2312632