186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Sardilla industrialdeko urbanizazio obretarako (III. fasea)

Funesko Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Sardilla industrialdea urbanizatzeko (III. fasea) kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea.

Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira udaleko Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Funesen, 2023ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2312236