186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo dagoenean, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.

2023ko irailaren 25, 26, 27, 28, 29 eta 30ean udalerritik kanpo egonen naiz.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Xedatzea Lur Iosu Larraza López alkateordea nire ordezkoa izan dadin alkate gisa ditudan eginkizun guztietan 2023ko irailaren 25, 26, 27, 28, 29 eta 30ean.

2.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Etxarri Aranatzen, 2023ko abuztuaren 17an.–Mankomunitateburua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2311971