186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Herri-lurren desafektazioa. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an eta ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezietan, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen desafektatzea 57.532 m² herri-lur (61 lurzati). Desafektazio horren xedea da, batetik, azalera horren erabilera 30 urtez lagatzea Renovables del Norte SLUri, La Senda eta El Camino haize-parkeak eraiki eta ustiatu ditzan, eta, bestetik, dagozkion zortasunak ezartzea. Hain zuzen, osoko bilkura horietan onetsi zen erabilera-lagapena eta zortasunak arautzeko baldintza-agiria.

Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.

Arasen, 2023ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2312155