186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Herri-lurren desafektazioa, 4. poligonoko 703. lurzatian. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an eta ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezietan, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen desafektatzea 84 m² herri-lur (katastroko 4. poligonoko 703 lurzatia, A azpilurzatia). Desafektazio horren xedea da 30 urteko zortasuna ezartzea Renovables del Norte SLUri, zanga batzuk ireki ditzan, han paratzeko La Senda eta El Camino haize-parkeetatik energia ateratzeko linea elektrikoak. Orobat, osoko bilkura horietan onetsi zen zortasuna arautzeko baldintza-agiria.

Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.

Aguilar Kodesen, 2023ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2312154