186. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako familiako eta komunitateko medikuntzako 6 lanpostu (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko familiako eta komunitateko medikuntzako 6 lanpostu (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 2641E/2022 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, argitaratua). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 25ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, M. José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2312387