184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Akats zuzenketa, honako honen hasierako onespenean: aldaketa Udal Araudi Orokorrean, aterpeen eraikigarritasunari dagokionez

2023ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an, honako honen hasierako onespena: aldaketa Udal Araudi Orokorrean, aterpeen eraikigarritasunari dagokionez. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Euskarazko iragarkian, bai izenburuan bai testuan, honako hau dioen tokian: "Aldaketa Udal Araudi Orokorrean, aterpeen eraikigarritasunari dagokionez. Hasierako onespena", honako hau esan behar du: "Aldaketa Udal Araudi Orokorrean, portxeen eraikigarritasunari dagokionez. Hasierako onespena".

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2312436