184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 749. lurzatian. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2023ko abuztuaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea xehetasun-azterketa bat, zehazteko Aiegiko udal katastroko 2. poligonoko 749. lurzatiaren barneko, eta, horrenbestez, eremu eraikigarriko eraikuntza-lerrokadurak. Xehetasun-azterketa Juan Goñi Noguések sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2023ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2312400