184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTIZKO KONTZEJUA

Usategien enkante publikoa. 2023ko denboraldia

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi, 10.etik 20.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2023ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.

Heldu den irailaren 23an eginen da enkantea, eguerdiko 12:00etan, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako, beste enkante bat eginen da urriaren 30ean, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko edo hobetzeko posturak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.

Astitzen (Larraun), 2023ko abuztuaren 17an.–Kontzejuburua, Emilio Azpirotz Satrustegi.

Iragarkiaren kodea: L2311959