2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: zaindari lanpostu huts bat bete dadin, merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen lehendakariaren azaroaren 23ko 18/2022 Ebazpenaren bidez. (argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta lehendakariaren abuztuaren 24ko 16/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Jesús María Andueza Oscoz izendatzea Biltzarraren zerbitzuko funtzionario, zaindariaren lanposturako.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donezteben, 2023ko abuztuaren 24an.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriaran.
Iragarkiaren kodea: L2312366