184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara teknikari aritzeko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abuztuaren 14an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren zerbitzurako euskara teknikari 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, bat etorrita Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko apirilaren 6ko erabakiak onetsi eta 2019ko 97. NAOn, maiatzaren 21ekoan, argitaratutako deialdiarekin, eta bat etorrita hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabakitzen da Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Marta Chamorro Armendáriz, euskara teknikari lanpostuan (209300-1 plaza-zenbakia).

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 14an.–Absentziagatik, Batzarreko idazkaria, María Mar Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2312069