184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko perkusioko irakaslearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion perkusioko irakaslearen lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren 2022ko azaroaren 8ko 192/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratua); eta Alkatetzaren abuztuaren 21eko 152/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horrekin bat etorriz, onesten da Irunberriko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langileen araubidean kontratatzea Gerardo Segura Lusarreta, perkusioko irakaslearen lanpostuan aritzeko. Lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko irailaren 1a da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Irunberrin, 2023ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2312070