184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, bete dadin giza baliabideetako kudeatzailearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, giza baliabideetako kudeatzailearen lanpostu bat betetzeko deialdia, Berriozarko Udalerako. Hala, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 23an egindako bilkuran, jarraikiz oposizio-lehiaketako proben kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari, erabaki zuen izendatzea jarraian azaltzen den pertsona, bera baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena atera duen izangaia.

–Bidane Zabalza Alonso. Plaza zenbakia: 117. Giza Baliabideetako kudeatzailea.

Izendatutako izangaiak 2023ko irailaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Berriozarren, 2023ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2312272