2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 23an, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, Lidia Ilundain Ciriza izendatzeko Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionario.
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2023ko maiatzaren 23koa, zeinaren bidez Lidia Ilundain Ciriza izendatzen baita funtzionario, administrari laguntzailearen lanposturako (50 zenbakia duen lanpostua).
2023ko irailaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Berriozarren, 2023ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2312233