184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko San Cristobal haur eskolako zuzendari lanpostua. Izendapena

2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko San Cristobal haur eskolako zuzendari lanpostua, funtzionarioen araubidean. Deialdiaren hautaketa-prozesua amaituta, eta bete beharrez xedatuta dagoena deialdiaren 10. oinarrian eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari buruzko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan, Alkatetzak 532. Ebazpena eman du 2023ko abuztuaren 25ean. Haren bidez, bada, Cielo Astiz Lacunza izendatu du Antsoaingo Udaleko funtzionario, Antsoaingo Udalaren San Cristobal haur eskolan jardun dezan zuzendariaren lanbide-kategorian (lanpostuak 2001 zenbakia du erakundearen plantilla organikoan).

Interesdunari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2023ko irailaren 1ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2023ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2312409