184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

595E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iranzu Lizarraga Ilarregi andrea, Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko burua. Bulego hori Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria ados agertu da Irantzu Lizarraga Ilarregui andrea izendatzearekin NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko buru, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren barnean. Izendapen horrek 2023ko irailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak. Irantzu Lizarraga Ilarregi, egun, Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko burua da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian. Izan ere, kargu horretarako izendatu zuten, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak otsailaren 1ean emandako 688/2022 Ebazpenaren bidez.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bete dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Iranzu Lizarraga Ilarregi andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen honek 2023ko abuztuaren 31tik aitzina izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 21ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2312136