184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Tania Bernaldo de Quirós Miranda andrea, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak hala eskatu baitu.

Tania Bernaldo de Quirós Miranda andreak, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko buruak, adierazi du uko egiten diola burutza betetzeari. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 11ko 35/2015 Foru Aginduaren bidez izendatu zuten lanpostu horretarako bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Tania Bernaldo de Quirós Miranda andrea, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abuztuaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, baita Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2312460