1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
83/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena. Erakunde autonomo hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari atxikita dago.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenetako titularra kargutik kentzea.
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 10.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak libreki kargutik bereiziko du zuzendari kudeatzailea, institutua atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik; estatutu horiek azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea. Kargu-uzteak abuztuaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak. Erakunde autonomo hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari atxikita dago.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2312516