184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Jesús María Rodríguez Gómez jauna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jesús María Rodríguez Gómez jauna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatzea, 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2312563