184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

141/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Juan Carlos Zapico Revuelta jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.3 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Foruzaingoko burua izendatzea eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuari dagokio, barne gaietako eskumena duen departamentuko titular den kontseilariak proposaturik. Bai izendapena bai kargu-uztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Juan Carlos Zapico Revuelta, Nafarroako Foruzaingoko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abuztuaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Nafarroako Foruzaingoari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2312566