184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

138/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Jorge Aguirre Oviedo jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea. Izendapena eta kargutik kentzea eginen dira, erakundea zein departamenturi atxikirik dagoen, departamentu horren titular den pertsonak proposaturik.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jorge Aguirre Oviedo jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea, 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2312569