184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, José María Aguinaga Pérez jauna Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. José María Aguinaga Pérez jauna Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusi izendatzea, 2023ko irailaren 4tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2312553