184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

126/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Pablo Ezcurra Fernández jauna Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Hori horrela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Pablo Ezcurra Fernández jauna Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi izendatzea, 2023ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2312577