184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

122/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak, foru dekretu bidez, erakundea atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2005 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko duela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Osasun Departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea, 2023ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau Jesús Alfredo Martínez Larrea jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2312582