184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, María Cruz Lerga Oronoz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu; erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat (urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutuak), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.1.c) artikuluari dagokionez, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendariordeak, foru dekretu bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Cruz Lerga Oronoz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2023ko abuztuaren 31 izanen da zuzendariordetzan arituko den azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2312513