184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

113/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Sergio Pérez García jauna Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Sergio Pérez García jauna Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatzea, abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2312547