184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-5 unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko abuztuaren 10eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen AR-2 banaketa areako UB-5 unitaterako xehetasun-azterketa, eta honekin batera argitaratzen da azterketa horrek ukitutako hirigintzako araudia, bete beharrez xedatuta dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan. Azterketa 2023ko uztailaren 31n aurkeztu zen (erregistro zenbakia: 3393), Tubalcons SL enpresak sustaturik, eta haren xedea da eraikuntzako lerrokadurak eta lurzatiko itxituraren ezaugarriak ezartzea.

Tafallan, 2023ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2312358