184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 167.etik 173.era bitarteko lurzatietan (15.4 area homogeneoa). Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2023ko abuztuaren 16ko osoko bilkuran, eta bat etorriz xedatuta dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan, behin betiko onetsi du Zuastiko 2. poligonoko 167.etik 173.era bitarteko lurzatietarako (15.4 area homogeneoa) xehetasun-azterketa. Jesús Sanz Lópezek sustatu du, eta haren helburua da lurzatietako gehieneko lerrokadurak aldatzea.

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Itzan, 2023ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2312257