18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 28ko 25406E/2022, 25407E/2022 eta 25407E/2022 Ebazpenen DDBN identifikazioari dagokionez.

Akats bat atzeman da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak dirulaguntza batzuetarako gastua baimentzeko asmoz abenduaren 28an emandako 25406E/2022, 25407E/2022 eta 25407E/2022 Ebazpenetan, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren identifikazio-zenbakiari dagokionez, eta, beraz, argitalpen honen bidez, akats hori zuzentzen da, ebazpen horien izenburu zuzena eta DDBN identifikazio-zenbaki zuzenak argitaratuz.

25406E/2022 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdirako gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 667761. Argitara emana 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan.

25407E/2022 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "Lurralde-proiektu berriak berrorekarako eta ekitaterako. Kolektibo zaurgarriak" dirulaguntzetarako 2023rako gastua baimentzen baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta haren oinarri arautzaileak aldatzen baitira. DDBN identifikazioa: 667734. Argitara emana 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan.

25408E/2022 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2023rako gastua baimendu eta aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 11ko 1316E/2022 Ebazpena, "Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa" finantzatzeko dirulaguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 667746. Argitara emana 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2300615