18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Gelbentzuko (Odieta) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria egiteko obren proiektuan. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen (partikularrak/Gelbentzuko Kontzejua) artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horietan zehazten da bakoitzari dagokion kalte-ordainen zenbatekoa, ukitutako ondasun eta eskubideengatik, "Gelbentzun (Odieta) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria" egiteko Mankomunitatearen obrak direla eta.

Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Gelbentzun (Odieta) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria" egiteko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hastea desjabetze-espedientea.

Hirugarrena.–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (erabaki honen eranskinean ageri dena) jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten, eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (KREAN S. COOP ingeniaritza estudioak egindako proiektu teknikoa, 2022ko urrikoa).

Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.

Erabaki honi erantsi zaio honako taula hau: "proiektuak eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda".

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

GELBENTZUN (ODIETA) EDATEKO URAREN BILTEGI ERREGULATZAILE BERRIA EGITEKO OBREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN
KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA
ETA
POLIGONOA

LABORE MOTA

ZORTASUNAREN
AZALERA

ZORTASUNAREN
PREZIOA

BEHIN BETIKO
OKUPAZIOAREN AZALERA

BEHIN BETIKO
OKUPAZIOAREN
PREZIOA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN
AZALERA

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOAREN PREZIOA

Odieta

GE-1

Gelbentzu

Gelbentzuko Kontzejuaren herri-lurra

218-1

Askotariko zuhaitzak

0,00

4,13 euro/m2

98,00

4,59 euro/m2

0,00

0,30 euro/m2

Iragarkiaren kodea: L2300707