18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Iraizozko goi-hornidurako sarea berritzeko eta urbanizaziorako obren proiektuan. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen (partikularrak/Iraizozko Kontzejua) artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horietan zehazten da bakoitzari dagokion kalte-ordainen zenbatekoa, ukitutako ondasun eta eskubideengatik, Iraizotzen goi-hornidurako sarea berritzeko eta urbanizaziorako Mankomunitatearen obrak direla eta.

Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea Iraizotzen goi-hornidurako sarea berritzeko eta urbanizaziorako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.

Hirugarrena.–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (erabaki honen eranskinean ageri dena) jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Eunate Compañía de Ingeniería SL ingeniaritza estudioak egindako proiektu teknikoa, 2020ko irailekoa).

Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.

Erabaki honi erantsi zaio honako taula hau: "proiektuak eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda".

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

IRAIZOTZEN (ULTZAMA) GOI-HORNIDURAKO SAREA BERRITZEKO ETA URBANIZAZIORAKO OBREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN

KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA ETA

POLIGONOA

LABORE

MOTA

ZORTASUNAREN

AZALERA

ZORTASUNAREN

PREZIOA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN

AZALERA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN
AZALERA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

Ultzama

IRAI-1

IRAIZOTZ

Satrústegui Narvaez, Agustín

46A-12

Lehorreko lurra.

147,75

4,13 euro/m2

0,00

4,59 euro/m2

603,66

0,3 euro/m2

Ultzama

IRAI-2

IRAIZOTZ

Villabona Irigoyen, M.ª Soledad

45-12

Lehorreko lurra

60,00

4,13 euro/m2

0,00

4,59 euro/m2

463,26

0,3 euro/m2

Ultzama

IRAI-3

IRAIZOTZ

Amati urbanizazioko jabekideen erkidegoa

399-12

Hiri-lurra

122,25

4,13 euro/m2

0,00

4,59 euro/m2

676,89

0,3 euro/m2

Ultzama

IRAI-4

IRAIZOTZ

Iraizozko Kontzejuaren herri-lurra

111-12

Lehorreko lurra

0,00

4,13 euro/m2

352,30

4,59 euro/m2

0,00

0,3 euro/m2

Iragarkiaren kodea: L2300706