18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, proiektu honetan: Burutainen (Anue) edateko uraren gordailu erregulatzaile berria egiteko obrak

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen (partikularrak/Burutaingo Kontzejua) artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horien arabera, kalte-ordainen zenbatekoa zehazten da, honako obra hauen ondorioz beren ondasunetan eta eskubideetan jasandako afekzioengatik: "Burutainen (Anue) edateko uraren gordailu erregulatzaile berria". Mankomunitateak eginen ditu lanak.

Horretarako, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea sinatzeko hitzarmen horiek eta horretarako behar den dokumentazio guztia, bai eta dagozkion diru-kopuruak ordaintzeko ere, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Burutainen (Anue) edateko uraren gordailu erregulatzaile berria" lanen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hastea desjabetze-espedientea.

Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Krean S Coop sozietateak egindako proiektu teknikoa, 2022ko urrikoa).

Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoen bidez.

Erabaki honi erantsi zaio "proiektuak eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda" taula.

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

UKITUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK, HONAKO OBRA HAUETAN: "BURUTAINEN (ANUE) EDATEKO URAREN GORDAILU ERREGULATZAILE BERRIA"

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN

KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA

ETA

POLIGONOA

LABORE

MOTA

ZORTASUNAREN

AZALERA

ZORTASUNAREN PREZIOA

BEHIN BETIKO

OKUPATUKO

DEN

AZALERA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

ALDI BATERAKO

OKUPATUKO

DEN AZALERA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

Anue

BU-1

Burutain

Burutaingo Kontzejuaren herri-lurra

474-8

Larreak

0,00

4,13 euro/m2

289,50

4,59 euro/m2

0

0,3 euro/m2

Iragarkiaren kodea: L2300705