18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Xehetasun-azterketa, eraikigarritasuna berrantolatzeko Alesves II industrialdeko industria-erabilerako sektorean, UO-A eta UO-B exekuzio unitateetan. Hasierako onespena

2022ko abenduaren 16an, Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko xehetasun-azterketa bat, eraikigarritasuna berrantolatzeko Alesbesko Alesves II industrialdeko industria-erabilerako sektorean, zeina baitago Alesbesko arau subsidiarioetako lurzoru urbanizagarri antolatuko UO-A eta UO-B exekuzio unitateetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 149. artikuluan eta hurrengoetan 76. artikuluari buruz xedatuarekin bat, jendaurrean jartzen da birpartzelazio proiektua hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarreko legediak agindutakoari jarraikiz.

Alesbesen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2300597