18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Epatzea kale baten izena aldatzeari buruzko 22-02201 gora jotzeko errekurtsoan

Honen bidez jakinarazten da José Luis Murguiondo Pardok aurkeztu duela 22-02201 gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kalean, 31007 Iruña), Vianako Udalak kale baten izena aldatzeari buruz egindako egintzaren aurka.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2300593