18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Planeamendu eta kudeaketa hitzarmen urbanistikoa berritzea. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, alkateak 2023ko urtarrilaren 9an emandako 2023/01 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren eta Eliz Aldea SLren arteko Urdazubiko Dantxarinea-Landibar planeamendu eta kudeaketa hitzarmena berritzea, ordaintzeko kopuruak antolatzeko moduari buruzkoa.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Urdazubin, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Ignazio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2300745